Otsailaren 11tik 14ra

EuskoTrenek garraio aldaketa egingo du Atxuri eta Ariz artean, Etxebarriko zubi berriko lanengatik

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren esku dagoen EuskoTren sozietate publikoak garraio aldaketa egingo du otsailaren 11, 12, 13 eta 14an, Bilbo-Donostia eta Bilbo-Bermeo lineatako Atxuri-Bilbo eta Ariz-Basauri geltokien artean, Euskal Trenbide Sareko (ETS) azpiegituren enpresa kudeatzailea egiten ari den Etxebarriko zubi berria eraikitzeko lanak direla eta.

Foto: EuskoTrenek garraio aldaketa egingo du Atxuri eta Ariz artean, Etxebarriko zubi berriko lanengatik (Europa Press)

Espainiko Gobernuaren exijentziak beteta

Ipar Kutxak ia 11 milioi euro irabazi ditu 2011n, aurreko urtean baino %18 gutxiago

Ipar Kutxa euskal kreditu kooperatibak Espainiako Gobernuak finantza-sistema aldarazteko bultzatu duen erreforma berriaren baldintzak "ahalik eta azkarren betetzearen aldeko apustuari eutsiz" bukatu du 2011ko ekitaldia. Horretarako, etekina murriztu du, 10,93 milioi euro irabaziz, aurreko ekitaldian baino %18,2 gutxiago, eta aparteko hornidurak areagotzea erabaki du. Horrek guztiak banku-araudi berriak 2012ko abendurako ezarri duen eskakizuna %100 estaltzea ahalbidetu du.


Eskaerak, otsailaren 15era arte

BBK Fundazioak 32 beka eskainiko ditu Europako enpresetan praktikak egiteko

BBK Fundazioaren Leonardo da Vinci "Martxan" egitarauak epea zabaldu du Europako enpresetan praktikak egitea nahi duten gazteek eskariak aurkez ditzaten. "Martxan" programak 32 beka eskainiko ditu deialdi honetan guztira, Alemania, Italia, Malta, Portugal, Erresuma Batua eta Txekiar Errepublikako enpresetan praktikak egiteko aukerarekin. BBK Fundazioaren helburua da enplegua lortzeko zailtasunak dituzten Bizkaiko gazteen profil profesionala praktiken bitartez hobetzea.


Foto: Euskalmetek tenperatura oso baxuak iragarri ditu astebururako (Europa Press)
Antizikloi euro-siberiarraren eragina

Euskalmetek tenperatura oso baxuak iragarri ditu astebururako

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziak Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) asteburu honetan tenperatura oso baxuak izango direla iragarri du, EAEk antizikloi euro-siberiarraren eraginpean jarraituko baitu.


Foto: Euskaltzaindiak "Hitz-ordena. Erabilera estrategikoa" jardunaldia egingo du (EUSKALTZAINDIA)
Donostian, otsailaren 24an

Euskaltzaindiak "Hitz-ordena. Erabilera estrategikoa" jardunaldia egingo du

Euskaltzaindiaren Corpus batzordeak "Hitz-ordena. Erabilera estrategikoa" deitutako jardunaldia antolatu du, Donostian, Luis Villasante Euskararen Ikergunean, otsailaren 24an. Akademiak izen bereko liburua aurkeztu berri du eta orain, aipatu jardunaldian, lan horretan planteatzen diren gaien inguruko hausnarketa bultzatu nahi du.


"Jazza harien kontra"

Gonzalo Tejada, Iñaki Salvador eta EOSeko hari laukote bat ariko dira Miramongo Matineean

Foto: Gonzalo Tejada, Iñaki Salvador eta EOSeko hari laukote bat ariko dira Miramongo Matineean (EUSKADIKO ORKESTRA SINFONIKOA)

Miramongo Matineeak zikloak entzule guztiei zuzendutako jazz kontzertu bat eskainiko du larunbat honetan, otsailaren 11n, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren (EOS) egoitzan, Donostian. Gonzalo Tejada kontrabaxu-jotzaile eta konpositoreak "Jazza harien kontra" proiektu berria aurkeztuko du, eta lagun izango ditu Iñaki Salvador piano-jotzailea, Vincent Thomas bateria-jotzailea eta EOSeko kide Ortzi Oihartzabal, Jose Ignacio Aizpiri, Arkaitz Martinez eta Jon Larrazek osatutako hari laukotea.


Top-16ko laugarren jardunaldia

Aaron Jackson (Gescrap Bizkaia), Euroligako azken jardunaldiko 'MVP'

Aaron Jackson Gescrap Bizkaia Bilbao Basket taldeko antolatzailea izendatu dute Euroligako Top-16ko laugarren jardunaldiko 'MVP', Real Madrilen aurka joan den asteazkenean Bilbao Arenan lorturiko garaipenean (93-69) erakutsitako maila bikainagatik.

Foto: Aaron Jackson (Gescrap Bizkaia), Euroligako azken jardunaldiko 'MVP' (EUROLEAGUE)

 
 
la actualidad más visitada en www.europapress.es
Diego y Ruiz acuerdan "seguir muy de cerca" y trabajar en el adelanto de las inversiones de Fomento en Cantabria La ola de frío se agudizará el fin de semana Timerman viaja a la ONU para denunciar la "militarización"
'Estoy encantada'

Carla Goyanes presume de embarazo


Carla Goyanes y su marido Jorge Benguria se trasladaron poco después de contraer matrimonio a Miami por motivos profesionales. No se supo nada más de la pareja hasta noviembre, cuando anunciaron que iban a tener su primer hijo. Pero Carla ha venido unos días a Madrid para la presentación del libro de recetas que ha escrito su hermana Caritina.Ampliar

 

 
Ecuador detecta "remesas inversas"

Los ecuatorianos recurren a propiedades y ahorros para subsistir en España


El Ministro de la Secretaría Nacional del Migrante (Senami) del Gobierno de Ecuador, Francisco Hagó, afirma que con la crisis, se está produciendo un fenómeno de "remesas inversas" por el que sus emigrantes retiran ahorros y venden sus propiedades para "afrontar gastos corrientes" como el alquiler, la hipoteca o incluso la alimentación, y poder así seguir viviendo en España.Ampliar

 

 
"Tiene una gran ventaja"

Rafa Benítez: "El Real Madrid es el favorito para la Liga"


El exentrenador del Liverpool e Inter de Milán Rafa Benítez ve al Real Madrid como "favorito" para ganar la Liga BBVA, confiesa que ha tenido ofertas de los clubes españoles y se muestra seguro de que su expupilo Fernando Torres volverá a alcanzar el nivel de antaño antes de la Europa del próximo verano.Ampliar

 


www.europapress.es es el portal de actualidad y noticias de la Agencia Europa Press. Publicación digital auditada por OJD.
© 2012 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de todo o parte de los contenidos de esta web sin su previo y expreso consentimiento.