Euskotrenek tren zerbitzua indartu eta Urola Kostako autobus zerbitzua aldatuko du Donostiako Aste Nagusian

Euskotrenek ohiko zerbitzuaren osagarriak diren trenen zerbitzu berezia eskainiko du Lasarte-Donostia-Hendaia (Topoa), Amara-Altza eta Zumaia-Donostia (Kosta) lineetan, Donostiako Aste Nagusian joan-etorriak errazteko helburuarekin. Zerbitzu berezia abuztuaren 11tik 18ra bitartean izango da, biak barne, eta asteko gau guztietan gaueko trenak egongo dira.

Gazteen Gurutze Gorriaren jardueretan 21.500 haur eta gaztek baino gehiagok parte hartu dute

Gazteen Gurutze Gorriak 2017an egindako jardueraren balantzea egin du, haur eta gazteekiko duen konpromisoa berretsiz, datorren igandean (hilak 12) izango den Gazteriaren Nazioarteko Egunaren harira. Hala, Euskadin gazte-atalaren boluntariotzan parte hartzen duten 398 gazteren "lan solidario eta eskuzabala" nabarmendu nahi izan du.

Tenperatura gehiago jaitsiko da gaur, eta giro motela izango da

Euskalmet Euskal Meteorologiaren iragarpenaren arabera, gaur (hilak 9, osteguna) tenperatura gehiago jaitsiko da, eta batez ere maximoetan nabarituko da. Hainbat tokitan ozta-ozta gaindituko da 20 ºC-ren muga. Giro motela izango dugu eta giroak ezegonkor jarraituko du; zaparradak eta trumoi-ekaitzak izango dira, batez ere kantauri isurialdean, eta bereziki egunaren lehen partean.

Tenperatura gehiago jaitsiko da bihar, eta giro motela izango da

Euskalmet Euskal Meteorologiaren iragarpenaren arabera, bihar (hilak 9, osteguna) tenperatura gehiago jaitsiko da, eta batez ere maximoetan nabarituko da. Hainbat tokitan ozta-ozta gaindituko da 20 ºC-ren muga. Giro motela izango dugu eta giroak ezegonkor jarraituko du; zaparradak eta trumoi-ekaitzak izango dira, batez ere kantauri isurialdean, eta bereziki egunaren lehen partean.

Bandera gorria dago Bizkaiko La Arena eta Barinatxe hondartzetan gaur, eta Gipuzkoan ez dago bandera gorririk

Bandera gorria dago gaur (hilak 8, asteazkena) Bizkaiko La Arena eta Barinatxe hondartzetan; horrenbestez, ez da bertan bainatzerik izango. Hala eman du jakitera Bizkaiko Gurutze Gorriak, ohar bidez. Bandera horia dago, bestalde, Azkorri, Arriatera-Atxabiribil, Bakio, Toña, San Antonio eta Laga hondartzetan; hortaz, arretaz bainatzeko gomendioa eman dute.

Moskuko Taekwondo Grand Prixean ariko da gaur Jone Magdaleno bilbotarra

Jone Magdaleno, Euskadiko Taekwondo Federazioko kidea, Munduko Taekwondo Grand Prixean lehiatuko da gaur, Moskun. Izan ere, Espainiako Taekwondo Federazioak deitu du 21 urteko kirolari bilbotarra, gaur hasi eta abuztuaren 13ra bitarte Moskun egingo den lehiaketan parte har dezan; hain zuzen, 67 kilo azpiko kategorian.

Gasteizko Mugimendu Feministak manifestazioa deitu du, gaur, eraso sexisten aurka

Andra Mari Zuriaren jaiak hasi zirenetik Arabako hiriburuan gertatu diren sexu erasoak salatzeko helburuz, Gasteizko Mugimendu Feministak manifestazioa deitu du gaurko (hilak 8, asteazkena). Sare sozialen bidez egin dute deialdia; 19.30etan abiatuko da Txosna gunetik.

Bilboko Udalak Guggenheim museoaren ondoko txorroten iturria itxiko du aldi batez, Aste Nagusia dela-eta

Guggenheim museoaren ondoan dagoen txorroten iturria itxita egongo da, gaurtik (hilak 8, asteazkena) abuztuaren 30era arte. Hala jakinarazi du Bilboko Udalak, ohar bidez. Izan ere, 2018ko Aste Nagusiko kontzertu batzuk emateko agertokia bertan jarriko dute, eta horregatik egongo da iturria itxita, Udaletik aditzera eman dutenez.

Zigoitiako Udalak (Araba) igandeko eraso homofoboa gaitzetsi du

Zigoitiako Udalak "gaitzespen irmoena" adierazi du "orientazio afektibo-sexuala edota genero identitatean oinarritutako edozein erasoren aurrean". Izan ere, zenbait informazioren arabera, abuztuaren 4tik 5erako goizaldean, eraso homofobo bat izan zen Zigoitiako udalerrian.

Abisu Horia aktibatu dute Bizkaian eta Gipuzkoan, prezipitazio handiagatik, 21.00etatik aurrera

Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak aktibatu egin du Abisu Horia gaurko (hilak 8, asteazkena) 21.00etatik aurrera, biharko eguerdira bitarte. Prezipitazio arinak eta moderatuak daude iragarrita, tokian-tokian ekaitzarekin batera etor daitezkeenak; horiek intentsitate handikoak izan daitezke, baita txingorrarekin ere.